Getariako Udalak lehiaketa publikoa zabaldu du Katrapona plazako kantina ustiatuko duen enpresa aukeratzeko. Herenegun, asteartearekin, zabaldu zuen izena emateko epea, eta martxoaren 21ean amaituko da horretarako aukera –egun hori barne–.
Udalak azaldu duenez, kantinaren ustiapen kontratuaren helburua da udalak taberna gisa jarriko duen kantina eta ondoan edukiko dituen komun desmuntagarriak erabili eta ustiatzea. Horretarako, aurreko aldian bezala, kontratuaren prezioa 6.000 eurokoa izango da.
Parte hartzeko baldintzak
Xehetasun gehiago ere eman du udalak: batetik, lehentasuna izango dute Lanbiden langabetu bezala izena eman eta gutxienez azken urte osoan zehar Getarian erroldatuta dauden lehiatzaileek.
Bestetik, kantinaren ardura hartzen duenak gutxienez ekainak 1etik irailaren 26ra arte zabalik eduki beharko du taberna; dena den, urriaren 31ra arte jarraitu ahalko du taberna zabaltzen. Borondatezko epea izango da hori.
Horrez gain, hasieran jarritako diru bermea bueltan jaso ahal izateko eta hurrengo urteko lehiaketara aurkeztu ahal izateko, taberna ustiatzen duenak euskaraz idatzitako memoria ekonomikoa helarazi beharko dio udalari. Udalak azaldu du memoria hori udalaren webgunean eskegiko duela.
Kantina ustiatzeko lehiaketan parte hartzeko baldintza guztiak biltzen dituen txostena eskuragarri dago hemen: