Getariako Haitze kalean obra eta urbanizazio lanak egiteko prozedura martxan da. Lanak lehiaketa publikora atera ditu ditu udalak, eta aurreikuspenak betetzera, datorren hilean esleituko ditu, bi lotetan banatuta. Guztira 257.164 euroko aurrekontua du izango dute, BEZa kontuan izan gabe.
Lehendabiziko lotea gauzatzeko ardura hartzen duen enpresak hirigune historikoaren mendebaldeko hegalean obrak egin beharko ditu haren egoera hobetzeko eta guneari erabilera publikoa emateko, eta lekuaren balioa nabarmentzeko baldintza egokiak ahalbidetu beharko ditu. Lanak egiteko Ikerlur enpresak idatzitako obra proiektua hartu beharko du kontuan.
Bigarren lotea, berriz, eremuaren urbanizazio lanei dagokie. Manu Arruabarrena, Santiago Peñalba eta Iñigo Peñalba arkitektoek idatzitako urbanizazio proiektuan oinarrituta egin beharko dituzte lan horiek.
Esleipen publikoa bi egunetan egingo dela jakinarazi du udalak; martxoaren 14an eta 28an. Behin lanak esleituta, enperesek lau hilabeteko epean bukatu beharko dituzte lanak.
Lizitazio lehiaketaren oinarriak, lotura honetan.