Bost ibilgailuren arteko trafiko istripua izan da GI-634 errepidean, Getaria parean, Bilborazko norazkoan. Ertzaintzak HITZAri baieztatu dionez, 12:00etan gertatu da ezbeharra, bi kamioi eta hiru auto dira elkar jo dutenak, eta "gutxienez lagun bat" zauritu da istripuan. Ertzaintza eta anbulantzia bat ezbeharraren lekuan daude dagoeneko, eta hain zuzen ere, ertzainak ari dira trafikoa zuzentzen. Errail bat itxita dute eta ibilgailuei txandaka ari dira pasoa ematen.