Urritza Getariako aisialdi elkarteak herriko hondartzak garbitzeko deialdia egin du otsailaren 20rako. Adin guztietako herritarrek gauzatzeko moduko jarduera izango dela eta, parte hartzera animatzeko dei egin die herritarrei. Hori bai, garbiketan parte hartu nahi dutenek hilaren 10erako —osteguna— eman beharko dute izena, urritza.ae@gmail.com helbidera mezua bidalita.