X. Floren Memoriala antolatzeko bilera egingo du Gure Txeruk ostiral honetan

Onintza Lete Arrieta 2022ko otsailaren 8a

Futbito txapelketarik ez da egin pandemia hasi zenetik, eta aurten berrekin nahi diote lehiari. 15 urtetik gorakoek parte har dezakete txapelketan, eta ostiraleko bilerara bertaratu beharko dute taldeetako ordezkari banak.

Gure Txeru Elkarteak antolatuta, X. Floren Memoriala futbito txapelketa jokatuko da aurten Getarian. Pandemiagatik, azken bi urteetan ez dute egin txapelketa, eta aurtengoa edizio berezia izango da.

Lehiaketa antolatzeko bilera egingo dute ostiral honetan, otsailak 11, 19:00etan hasita, Gure Txeruko lokalean.

Izen-emate orriak bileran bertan banatuko dituzte, eta talde bakoitzeko arduradun batek bertaratu beharko du gutxienez. 15 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute, 2007.urtean edo lehenago jaiotakoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide