Baserriz baserri ibili dira getariarrak santa eskean

Amaia Urbieta Arruti 2022ko otsailaren 6a

Goizean goiz abiatu dira herriko plazatik Alamedatik Habanerara bertso eskolako kideak santa eskera, baserritarrez jantzita eta makilak eskuan hartuta. Getariako mendialdeko auzoetan barrena ibili dira kopla kantari, eta ohitura zaharrei jarraituz, etxeetakoek koplak gustura entzun ondoren, mokadutxoa eskaini diete. 

Tarteka euripean kantatu behar izan badute ere, giro ederrean igaro dute eguna. 

Argazkiak: utzitakoak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide