Getariako kiroldegian aikido ikasteko aukera izango da aurrerantzean. Otsailaren 1ean emango diete hasiera ikastaroei, eta asteartero eta ostegunero eskainiko dituzte saioak, 21:00etatik 22:00etara. Adin eta maila guztietako herritarrek parte hartu ahal izango dutela aurreratu dute antolatzaileek, eta zehaztu dute ez dutela esperientziarik eskatuko, alegia, sekula egin ez dutenak ere lasai azal daitezkeela. Datorren asteko bi saioak erabat irekiak eta doakoak izango dira, probatu nahi dutenentzat. Informazio gehiago behar dutenek, Getariako kiroldegira o dezakete edo 943-14 04 32 telefono zenbakira deitu. Zarauzko Watatsumi Aikido kirol elkarteko kideek emango dituzte eskolak.