Pepita Enbil musika eskolak pandero ikastaroa emango du aurten ere, eta denek izango dute izena emateko aukera: gazteek zein helduek, aurrez ibilitakoek zein hasiberriek. Izena eman nahi dutenek urtarrilaren 26an eta 27an izango dute horretarako aukera, 16:00etatik 18:00etara musika eskolan bertan. Eskolara bertaratuta ezin dutenek, 943 14 03 37 telefono zenbakira dei dezakete edota bi helbide hauetakoren batea idatzi: idazkaritza@getariakomusikaeskola.eus edo edozuzendaritza@getariakomusikaeskola.eus.