Getariako Arraun Elkarteak ezohiko batzarra deitu du gaur arratsalderako. Bi puntu jorratuko dituzte batzar horretan: lehendabizikoa, lehendakariaren karguaren berrespena, estatutuen 29. artikuluaren laugarren paragrafoan jasota dagoena betez; eta bigarrena, estatutuen aldaketa. Getariako Elkano arrantzaleen kofradiako batzar aretoan egingo dute batzarra. Lehendabiziko deialdia 18:30erako egin dute, eta bigarrena, 19:00etarako.