Hostaizka Etxeberriak eta Aratz Lertxundik osatutako bikoteak irabazi du Getariako V. Pala Txapelketa Mistoa

Iñigo Gaiton 2022ko urtarrilaren 9a

Atzo goizean, larunbatarekin, jokatu zen Getaiko Gazte Asanbladak antolatutako lehiaketa.

Goizeko bederatzietan hasi zuten atzo Getarian V. Pala Txapelketa Mistoa. Getaiko Gazte Asanbladak antolatu zuen ekimena, eta zortzi bikotek gustura jardun zuten lagunarteko lehian. Parte hartzaileen artean, getariarrez gain inguruko herrietako lagunak ere izan ziren.

Lehen ordutik eguerdira bitartean jardun zuten palaz jokatzen herriko frontoian, eta finala getariarren eta zumaiarren artean erabaki zen. Azkenean, etxekoen alde erabaki zen azken partida: Hostaizka Etxeberria eta Aratz Lertxundi izan ziren garaile, Leire eta Mikel Mendizabalen aurkako finala 16-14 irabazi eta gero.

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide