COVID ziurtagiriaren aurka elkarretaratu dira getariarrak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko urtarrilaren 8a

'Covid ziurtagiriari ez! Erabaki askea!' leloa zeraman pankartaren atzean elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean dozenaka herritarrek.

Indarrean da abenduaren 15az geroztik ia eremu itxi guztietan COVID ziurtagiria eskatzeko araua, eta hautsak harrotu ditu neurriak. Hainbat herritarrek desadostasuna agertu dute arau horrekiko, herritarren gaineko kontrola indartzea duela xede argudiatuta. Atzo Getarian neurriarekin desados dauden dozenaka herritar atera ziren plazara, eta Covid ziurtagiriari ez! Erabaki askea! leloa zeraman pankartaren atzean elkarretaratzea egin zuten. 

Azkoitian ere arrazoi beragatik mobilizatu ziren herritarrak atzo, eta Zarautzen gaur dago ziurtagiriaren aurkako elkarretaratzerako hitzordua, 12:00etan Lege Zaharren enparantzan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide