Azken egunotan eskualdeko beste hainbat herritan egin duten bezala, Getarian ere COVID ziurtagiriaren kontra elkarretaratzera deitu dute ostiral arratsalderako. COVID ziurtagiriari ez! lelopean egingo dute kontzentrazioa, 18:00etan hasita, herriko plazan. Han bildutakoek COVID ziurtagiriaren derrigortasuna salatuko dute, "kontrol sozialerako eta bazterketarako" tresna bat dela argudiatuta.