Errege Magoengana iristeko bidean dira Getariako umeen gutunak. Gaur arratsaldean, 17:30 aldera, Bizarzuri Berdura izan da laguntzaileekin batera, eta banan-banan, haurren eskariak jaso dituzte. Haurrek multzoka eman dizkiete gutunak, antolatzaileek hala erabakita, eta euria gogotik bota badu ere, ume asko pasatu da handik. Emoziorik ez da falta izan guztien aurpegietan.
Denen eskariak jaso ondoren, herrian buelta bat egin dute Bizarzurik eta laguntzaileek, konfinatuta dauden haurren gutunak ere biltzeko helburuarekin.