Larunbat honetarako antolatu du Getariako Gazte Asanbladak V. Pala Txapelketa Mistoa. Izatez, 2021ean egitekoak ziren, baina pandemiaren eraginez atzeratu egin behar izan zuten.
Izena emateko epea zabalik dago, eta ostiral hau izango da horretarako azken eguna. Parte hartzeko 688 606 865 telefono zenbakira deitu behar da, eta bikoteko hamar euro ordaindu beharko dira.
Frontoian izango da lehia, 09:00etatik aurrera.