'Apaiz kartzela' dokumentala emango dute igande honetan Getarian

Onintza Lete Arrieta 2022ko urtarrilaren 1a

Ritxi Lizartza zuzendariak eta Xabier Amuriza bertsolariak parte hartuko dute proiekzioaren ondorengo solasaldian. Edukiera mugatua dela gogorarazi du udalak, eta sarrerak Turismo Bulegoan salgai daudela. Sarrerak geratuz gero, ordu erdi lehenago Iturzaeta aretoko leihatilan jarriko lituzkete salgai.

Bihar, igandea, Apaiz kartzela film-dokumentala emango dute Getarian, Iturzaeta aretoan. 18:30ean da emanaldia, eta bertan izango dira Ritxi Lizartza zuzendaria eta Xabier Amuriza bertsolaria eta filmeko partaideetako bat.

Edukiera mugatua denez, sarrerak Turismo Bulegoan salgai daudela gogorarazi du udalak, eta soberan geldituko balira, bihar 18:00etan jarriko lituzketela salgai Iturzaetako leihatilan. Hiru euro balio du sarrerak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide