Mitologiaz girotutako arratsea ekarri dute Olentzerok eta Mari Domingik Getariara

Aritz Mutiozabal 2021eko abenduaren 25a

Aldamar parkean jaso zituzten atzo herriko neska-mutilen eskutitzak, galtzagorrien ipuina entzun ondoren

Iazko harrera ona ikusita, aurten ere euskal mitologiaren ildotik prestatu dute Getarian Olentzero eta Mari Domingiren etorrera. Baina Elkanoren monumentuan izan beharrean, Aldamar parkea atondu zuten horretarako. Segurtasun neurriak errespetatuz, adin tarteka banatutako multzotan bertaratu ziren haurrak.

Lehenik eta behin, galtxagorriek kontatutako kondaira entzun zuten, eta ondoren, poliki-poliki gune magikoan sartu ziren neska-mutikoak beraien gurasoen laguntzarekin. Bertan ziren euskal mitologiako hainbat pertsonaia: Lamia, Tartalo, Akerra eta galtxagorriak. Eta azkenik, nola ez, Olentzero eta Mari Domingi. Eskutitza eman eta oparia eskatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide