Ostiral hau, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna izango da. Eskualdeko herrietan ekimen desberdinak egingo dira, egun seinalatua ospatzeko. Getariari dagokionez, bi egunetako egitaraua prestatu dute. Zehazki, ostiralean eta iganderako programatu dituzte ekimen desberdinak.
Hau da Getariako programa, osorik:
Abenduak 3, ostirala
- Iturzaeta Herri Eskolak “Euskararen Eguna” ospatuko du, egoerak ahalbidetzen duen bezain ondoen.
- Irrien Lagunen eskutik, ‘Irrien Lagunak 10 urte!' ikuskizuna, haurrei eta haien familiei zuzenduta.
18:00etan, Berdura plazan.
- 19:00etan, “Euskara Plazara” ekimena plazan, herritar guztiek batera abestuz.
- 22:00etan bertso saioa, Getaiko gaztetxean.
Bertsolariak: Libe Goenaga – Danel Olano - Jon Ander De la Hoz – Joseba Otegi – Aitor Salegi. Gai-jartzailea: Ane Ezenarro
Antolatzaileak: Getaiko Gazte Asanblada, Alamedatik Habanerara Bertso Eskola eta Artzape Euskara Elkartea.
Abenduak 5, igandea
-19:00etan, Iturzaeta aretoan. 'Hiru kortse, azukre asko eta brandi gehiegi' antzerkia.
Aktoreak: Iraia Elias, Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola.
Sarrerak: 5 euro, Turismo Bulegoan eskuragarri, azaroaren 26tik aurrera.