Getariako Alkate Txiki eguna, bertan behera

Aitziber Arzallus 2021eko azaroaren 18a

Larunbatean ziren ospatzekoak, baina "herrian dauden COVID-19 kasuak ikusirik" eta Eusko Jaurlaritzak neurriak zorrozteko agindu eta gero, ekitaldiak bertan behera uztea erabaki du Tonpe Getariako Guraso Elkartea eta Lagunak taldeak.

Larunbatean Alkate Txiki eguna ospatzekoak ziren Getarian, baina "herrian dauden COVID-19 kasuak ikusirik" eta koronabirusa zabaltzea saihesteko Eusko Jaurlaritzak asteartean emandako jarraibideak eta gero, larunbaterako aurreikusitako ekitaldirik "oraingoz" ez egitea erabaki dute antolatzaileak, alegia, Tonpe Getariako Guraso Elkartea eta Lagunak taldeko kideek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide