Azaroaren 22rako egun batzuk falta diren arren, Getarian igande honetan bertan hasiko dira musikarien egun handia ospatzen.
Izan ere, Gazte Alaiak txistulari taldea kalez kale ibiliko da emanaldia eskaintzen, 12:30ean hasita.
Aurtengo azaroa berezia izango da Getarian musikari dagokionez, Salbatore Deuna Abesbatzak 100 urte bete dituelako, eta egitarau oparoarekin ospatuko duelako mendeurren hori.
Landarbaso, Andra Mari eta Easo bezalako abesbatzen kontzertuak entzuteko aukera egongo da, besteak beste, datozen egun eta asteetan.