Ion Larrañagak jarraituko du Getariako traineru nagusia entrenatzen

Aitziber Arzallus 2021eko azaroaren 5a

2018an hartu zuen kargua; horrenbestez, laugarren denboraldia izango du, denboraldi historikoa gainera, mailaz igo ostean, TKE mailako ariko baita Getaria.

Datorren denboraldian ere Ion Larrañagak izango da Getariako Esperantza traineruko prestatzailea. 2018an hartu zuen kargua; horrenbestez, laugarren denboraldia izango du, denboraldi historikoa gainera, mailaz igo ostean, TKE mailako ariko baita Getaria.

Harrobiko gizona da Larrañaga. Umetan hasi zen arraunean Getarian, nahiz eta gerora beste hainbat taldetan ere ibili. Zumaian hamar urtez egon zen, eta urtebeteko atsedena hartu ostean, Hondarribiara joan zen. Han hiru urte egin zituen han, besteak beste, 2012an Espainiako txapelketa irabazi zuen, eta 2013an Kontxako bandera. Bi urtez geldirik egon ostean, 2016an Kaikun ibili zen. Arraunlari gisa azken urtea, berriz, 2017an egin zuen azken urtea, Hondarribian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide