Ehun urte bete ditu aurten Getariako Salbatore Deuna Abesbatzak, eta urteurren borobila ospatzeko, sei kontzertu antolatu ditu. Horietako bat herriko abesbatzak berak eskainiko du, azaroaren 21ean, igandean.
Emanaldiak hilaren 13an, larunbatarekin, hasiko dira, eta ia astero bat egongo da entzungai, abenduaren 18ra arte. Kontzertu guztiak parrokian izango dira, eta aurrenekoa Andra Mari Abesbatzak eskainiko du, 20:30ean.
Sarrerak ostiral honetan, azaroak 5, jarriko dituzte salgai Turismo Bulegoan. 943-14 09 57 telefono zenbakira deitu daiteke, edo mezua idatzi infoturismo@getaria.eus helbidera.
Bestalde, liburua ondu dute urteurrenarekin lotuta, eta asteazkenean aurkeztuko dute jendaurrean, 11:00etan, parrokian.
Abesbatzako arduradunek jakinarazi dutenez, ongintzarako bonu solidarioak ere egongo dira eskuragarri, 20 euroan.
Egitaraua
- Azaroak 13, larunbata: Andra Mari Abesbatza (Errenteria), 20:30ean.
- Azaroak 21, igandea: Salbatore Deuna Abesbatza, 12:30ean.
- Azaroak 26, ostirala: Easo Abesbatza (Donostia), 20:30ean.
- Azaroak 27, larunbata: Eragiyok Abesbatza (Astigarraga), 20:30ean.
- Abenduak 11, larunbata: Zarautz Abesbatza, 20:30ean.
- Abenduak 18, larunbata: Landarbaso Abesbatza (Errenteria), 20:30ean.