Getariako Guraso Eskolan izena eman daiteke hilaren 27ra bitartean

Aitziber Arzallus 2021eko urriaren 24a

Taldeak mugatuak izango dira eta gutxienez hamar lagunek eman beharko dute izena talde bat aurrera atera ahal izateko. Zortzi saio egingo dituzte guztira, bakoitza ordu eta erdikoa. Ostiraletan izango dira saioak, 14:30tik 16:00ra, baina zein ostiral lehen saioan —urriak 29— finkatuko dira.

Haur baten lehen urteek haren garapena erabat baldintza dezaketela jakinda, eta haurren garapenean zutarri diren bi erakundeek —familia eta eskola— bat eginda jokatzea ezinbestekotzat hartuta, Getariako Udalak bide horretan baliagarri izan dakizkieken informazio eta baliabideak eskura jarri nahi dizkie gurasoei. Horretarako, Guraso Eskolak antolatu ditu 12 urtera arteko seme-alabak dituzten gurasoentzat. HIlaren 27ra arte egongo da horietan izena emateko aukera.

Harremanak elkarteko kideak arduratuko dira Guraso Eskolako saioak gidatzeaz. Taldeak mugatuak izango dira eta gutxienez hamar lagunek eman beharko dute izena talde bat aurrera atera ahal izateko. Zortzi saio egingo dituzte guztira, bakoitza ordu eta erdikoa. Ostiraletan izango dira saioak, 14:30tik 16:00ra, baina zein ostiral lehen saioan —urriak 29— finkatuko dira. Ulpiano aretoa izango da bilera hori.

Guraso Eskolan jorratu daitezkeen gaien zerrenda oso luzea da, eta honakoak dira batzuk: lotura afektiboak eta atxikimendua, haurren arteko gatazken kudeaketa, jolasaren garrantzia, hezkidetza familian, 0-12 urte bitarteko garapen psikosomatikoaren deskribapena, elikadura, adimen emozionala (kudeaketa, psikosomatizatzea…), mugak eta zigorrak, gurasoen heziketaren funtzioaren eta eskolaren arteko harremana, heriotzaren bizipena, sexualitatea eta abar.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide