Larunbatean Intzak hik! eta Goma-2 taldeek kontzertu bana emango dute Getariako Gaztetxean

Aitziber Arzallus 2021eko urriaren 21a

Sarrera doakoa izango da eta ez da edukiera mugarik egongo.

Larunbat gauerako kontzertu gaua antolatu dute Getariako Gaztetxean. Bi talde igoko dira oholtzara, biak ere etxekoak. Intzak hik! taldeak emango dio gauari hasiera, 22:30ean, eta Esnatzeko garaia maketa jendaurrean aurkezteko baliatuko dute aukera. Jarraian, getariar eta zarauztarrez osatutako Goma-2 taldeak hartuko du lekukoa. Zuzeneko lehenengo emanaldia izango da horientzat. Sarrera doan izango da, eta ez da edukiera mugarik egongo. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide