Getariako Bertso Eskolak ireki du aurtengo ikasturterako izen ematea. Plazaratu dutenez, Libe Goenaga bertsolariak izango du eskolak emateko ardura.
Interesatuek, urriaren 19a baino lehen eman beharko dute izena kultura@getaria.eus helbidera idatzita edo 943896024 telefono zenbakira deituta.