'Gure Ama-Lur feminista da' liburua aurkeztuko dute Getarian asteazkenean

Urola Kostako Hitza 2021eko urriaren 2a

Ibon Muñoa Arizmendiarrietak idatzi du olerki liburua, eta Amaia Lasa idazle getariarrak eta biek hartuko dute parte liburuaren aurkezpenean.

Gure Ama-Lur feminista da izenburupean, olerki liburua idatzi du Ibon Muñoa Arizmendiarrieta politikari eta preso ohiak, eta asteazkenean, urriak 6, aurkeztuko du lana Getarian.

Hitzordua 18:30ean da Alondegian, eta jakinarazi dute ekitaldian parte hartuko duela Amaia Lasa idazle getariarrak ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide