Joan Sebastian Elkanok munduari bira eman ziola 500 urte beteko dira datorren urtean. Horren harira, herria dagoeneko hasi da urtemuga berezirako prestakuntza lanetan, eta ospakizun horren inguruan hausnartzeko parte-hartze prozesua aurkeztu atzo arratsaldean Getariako Udalak eta Elkano Fundazioak. Bertan izan ziren Beñat Aristi de la Hoz aktorea Elkanoren larruan eta Kresala dantza taldea ere.