Gogoratu, etorkizuna batera irudikatzeko

Maria Maya Manterola 2021eko irailaren 17a

Elkanoren lehorreratze ekitaldia egingo dute datorren urtean Getarian, eta mendeurrena baliatu nahi dute hausnartzeko eta aldaketak egiteko. Aurkeztu berri dute parte-hartze prozesua.

Joan Sebastian Elkanok munduari bira eman ziola 500 urte beteko dira datorren urtean; 100 urte, Getariak lehorreratzearen lehen irudikapena egin zuenetik. Herria dagoeneko hasi da 2022ko ekitaldiaren lehenbiziko prestakuntza lanetan, berezia izango baita efemeridea. Aldi berean, ospakizun horren inguruan hausnartzeko parte-hartze prozesua aurkeztu berri dute Getariako Udalak eta Elkano fundazioak. Atzo egin zuten ekitaldi publikoa, Getarian bertan.

Orain ari dira jasotzen Elkanoren inguruan egindako ikerketen fruituak, eta uzta esku artean dutela egin nahi dute gogoeta, Ibon Gereka Getariako Udaleko Parte-hartze zinegotziaren arabera. Hain zuzen, Elkano fundazioaren asmoa izan da ezagutza berria sortzea, ezagutza gizarteratzea eta saregintza sustatzea, eta ateratako ondorioekin egingo dituzte etorkizuneko lehorreratze ekitaldietan aldaketak. Datorren urteko lehorreratzearen antolaketa martxan dago jada. “Ahal bezain laster txertatuko ditugu aldaketak”. Azken lehorreratzeetan ere egin dituztela aldaketak, baina nabarmendu dute herritarrekin batera egin nahi dutela orain bide hori.

Jarraitu irakurtzen Gipuzkoako Hitzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide