Araitz Mesanzarekin elkarlanean, heriotza hizpide duen Hili liburu ilustratua plazaratu du Uxue Alberdi Getariako idazleak. Hausnarketa batetik abiatzen da proiektua: "Adin batetik aurrera, hil egingo garela ulertzen dugu, ulertzen saiatzen gara". Haurrengan pentsatuta sortutako lana den arren, liburuaren ekarpena ez dago "haurrei mugatua", izan ere, haurrak hilda egotea zer den ulertzen saiatzen direnean "zerbaitek ihes" egiten die, baina heriotzaren inguruko galdera-erantzunak "ez dira inoiz erabakita geratzen".
Elkar argitaletxeak liburuaren honako aurrerapen bideoa plazaratu du:
Bideo honetan, berriz, Alberdik liburuaren nondik norakoak azaltzen ditu: