Balentziaga kalean ariketa fisikorako hainbat makina jarri dituzte

Aritz Mutiozabal 2021eko irailaren 13a

Getariako Udalak 3.382,68 euro bideratu ditu makina berriak erosteko

Getariako Udalak fitness erabilerarako hainbat makina instalatu berri ditu Balentziaga kalean. Gisa horretan, "herritarrek ariketa fisikoa egin eta bizitza aktiborako herriak eskaintzen dituen aukera zabaltzen da", nabarmendu du udalak. Makinak erosteko 3.382,68 euroko inbertsioa egin dute.
 
Fitness parke berriak gorputzeko atal guztiak lantzeko aukera ematen du, baina ariketak egiterakorakoan bakoitzak bere ahalmenaren arabera lantzea gomendatu dute. Era berean, gogoratu dute makinak eremu irekian daudela eta guztientzako direnez erabilera arduratsua ematea, "behar bezalako iraupena" izan dezaten.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide