Larunbatean bertso-paper musikatuak izango dira Getarian

Dorleta Agiriano Lai 2021eko irailaren 9a

Bista Onan izango da bertso-paper musikatuen seigarren edizioa. Gonbidapen-txartelak egunean bertan eskuratu beharko dira.

Alamedatik Habanerara Bertso Eskolak antolatuta, aurten ere bertso-paper musikatu saioa egingo dute Getarian; seigarren edizioa izango da oraingoa. Biharko, irailaren 11rako, jarri dute hitzordua. Bista Onan izango da ekitaldia, 19:00etan.

Aurten ere parte hartze zabala izango da bertso-paper musikatu saioan. Kantuan ariko dira Amets Aizpurua, Ane Ezenarro, Aritz Aranburu, Danel Olano, Libe Goenaga, Oinatz Aranburu, Nerea Kamio, Saioa Martinez de Lahidalga eta Uxune Areizaga. Aner Peritz, Libe Goenaga, Nerea Martinez de Lahidalga eta Xabier Etxaniz, berriz, saioa musika bidez girotzeaz ardutatuko dira. Ibon Iribar Kortxo-k egingo ditu aurkezle lanak.

Txartelak, egunean bertan

Edukiera mugatua izango da ekitaldian, eta gonbidapen-txartelak eskuratu beharko dira emanaldia ikusteko. Bista Onan bertan egongo dira eskuragai tiketak, saioa hasi aurretik.
Eguraldi txarra eginez gero, Getariako eskolako aretora lekualdatuko dute ekitaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide