Bideoa eta argazkiak: Merezitako harrera jaso dute Getariako arraunlariek

Julen Imaz 2021eko abuztuaren 23a

KAE 1 liga irabazi dute laugarren aldiz, eta herritarrek ongietorri beroa egin zieten

Harrera beroa egin zieten atzo iluntzean herritarrek Getariako arraunlariei KAE 1 liga irabazi ostean. Sekulako denboraldia osatu dute, erregularrak izan dira estropadaz estropada, eta egindako lanaren fruitua jaso dute. Horregatik, atzo herritarrek beraiekin ospatu nahi izan zuten lortutako balentria.

Orain, play-offetarako txartela lortuta, Eusko Label ligara igotzea izango dute helburu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide