Bost ibilgailuren arteko istripua izan da AP-8 autobidean, Getaria parean

Amaia Urbieta Arruti 2021eko abuztuaren 5a

Itxita dago errei bat Irungo noranzkoan, eta auto pilaketak daude.

13:10 inguruan, bost ibilgailuren arteko istripua gertatu da AP-8 autobidean, Getaria parean, Irungo noranzkoan. Ertzaintzaren arabera, arin zauritu da pertsona bat, eta garabia bat dago tokian. Halere itxita dago bi erreietako bat, eta auto pilaketak daude istripua gertatu den inguruan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide