Nagusitasunez irabazi du Getariak LXXIV. Espainiako Traineru Txapelketa. Gizonezkoen txapelketa hori Castron (Kantabria, Espainia) jokatu da, eta segundo askoko aldea atera diete getariarrek Samertolameu, Arkote eta Pedreña taldeari.
Txapelketa horretan falta ziren Eusko Label ligako traineru guztiak –onenak, alegia–, baina Getariako Arraun Elkarteak nabarmendu du "egun historikoa" dela gaurkoa klubarentzat, titulu hori eskuratu duen lehen aldia izan baita.
Getariak 20:43,73 denboran amaitu du estropada, eta 11 segundoko aldea atera dio bigarrenari, Samertolameuri, horrek 20:54,93 denbora egin baitu. Pedreña sailkatu da hirugarren 20:55,60 denborarekin, eta laugarren, berriz, Arkote izan da, 21:17,91 denbora eginda.