Getariako Udalak aldaketak egin ditu asteburu honetarako prestatu dituen kultur emanaldietan. Izan ere, aire zabalean eskaintzekoak ziren Maurizia naiz ikuskizuna gaur, larunbata, eta Potx eta Lotx pailazoen Etxean emanaldia bihar, igandea, baina eguraldi txarragatik tokiz aldatzea erabaki dute. Hala, Bista Onan beharrean, hitzordu horiek kiroldegian izango dira.
Gainera, pailazoen biharko emanaldia orduz ere aldatu egin dute, eta arratsaldean beharrean, 12:30ean hasiko da saioa. Gaurko emanaldiak bere horretan jarraituko du, hau da, 19:30ean hasiko da.