Getariako Udaltzaingoak Urola Kostako Hitzari adierazi dionez, pertsona bat hil da gaur 15:00ak aldera Malkorbe hondartzan. Azaldu dutenez, 46 urteko gizon bat da eta ur ertzean "eserita eta gaizki" ikusi ondoren eraman dute osasun zerbitzutakoen basera. Gizona suspertzen saiatu dira, baina hil egin da azkenean. Iturri berak baieztatu duenez, gizona ez da getariarra.