Aurreko ostiralean, hilaren 9an, 58 urteko gizon aizarnazabaldar bat hil zen lan istripuz, Getarian. Traktore bat gidatzen ari zela irauli egin zitzaion ibilgailua, eta larrialdi zerbitzuek tokian bertan artatu arren, ezin izan zuten haren heriotza saihestu.
Gertaera salatzeko mobilizazio deialdia egin du biharko gehiengo sindikalak: ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuak dira deitzaileak. «Prekarietatea hiltzailea, lan istripu gehiagorik ez!» lelopean, elkarretaratzea egingo dute bihar eguerdian, 12:30ean herriko plazan.