Maliañon (Kantabria) izan dira gaurkoan KAE1 ligako mutilak. 17:00etan ekin diete estropadei, eta bigarren txandan aritu dira Telmo Deun eta Orio, Camargorekin batera. Zumaiarrak azkarrenak izan dira haien txandan, 20:11,14 denborarekin. Oriotarrak bigarren helmugaratu dira, 2 segundo beranduago, 20:13,67 denbora egin baitute.
Getariako Esperantza, bestalde, laugarren txandan uretaratu da. San Pedrok, Pedreñak eta Kaikuk jokatu dute aldi berean, baina getariarrak nagusitu dira 19:45,47 denbora eginda. Gertutik jarraitu die Pedreñak (19:47,86); hirugarrena izan da Kaiku (19:55,06) eta laugarrena San Pedro (20:04,07).
Esperantza ontziak lortu du denborarik onena gaurko estropadan, eta beraz, etxera ekarriko du Camargoko Bandera. KAE1 ligako sailkapen orokorreko lidergoari eutsi diote getariarrek, 66 punturekin. Bigarren postuan dago Pedreña eta hirugarrenean Kaiku, 63 punturekin biak. San Pedrok 62 puntu ditu.
Gaurko estropadan lortutako postu berdinean dago Zumaia sailkapen orokorrean: zortzigarrenean. 39 puntu ditu oraingoz, baina alde handia ateratzen dio zazpigarren postuan dagoen taldeak, Deustok: 52 puntu ditu. Orio bederatzigarrena da, 28 punturekin.
Estropadako sailkapena
- Getaria. 19:45,47 (13 puntu)
- SDR Pedreña. 19:47,86 (12 puntu)
- Arkote Uribe Kosta. 19:52,88 (11 puntu)
- Kaiku Berez Galanta. 19:55,06 (10 puntu)
- San Juan-Orereta berrikuntzak. 19:59,01 (9 puntu)
- Deusto-Bilbao. 20:02,86 (8 puntu)
- San Pedro. 20:04,07 (7 puntu)
- Delteco-Zumaia. 20:11,14 (6 puntu)
- Orio-Orialki. 20:13,67 (5 puntu)
- Castro Producha. 20:28,81 (4 puntu)
- Astillero. 20:43,13 (3 puntu)
- Camargo Cueva el Pendo. 20:45,21 (2 puntu)
- Lapurdi-Antton Bilbao. 20:48,85 (1 puntu)
Sailkapen orokorra
- Getaria. 66 puntu
- SDR Pedreña. 63 puntu
- Kaiku Berez Galanta. 63 puntu
- San Pedro. 62 puntu
- San Juan-Orereta berrikuntzak. 55 puntu
- Arkote Uribe Kosta. 54 puntu
- Deusto-Bilbao. 52 puntu
- Delteco-Zumaia. 39 puntu
- Orio-Orialki. 28 puntu
- Castro Producha. 20 puntu
- Camargo Cueva el Pendo. 18 puntu
- Astillero. 16 puntu
- Lapurdi-Antton Bilbao