Aizarnazabalgo gizon bat hil da Getarian, traktorearekin izandako lan istripuan

Amaia Urbieta Arruti 2021eko uztailaren 9a

15:45 inguruan gertatu da ezbeharra Igarategi industrialdean, eta Ertzaintzak baieztatu duenez, hil egin da istripua izan duen gizon aizarnazabaldarra.

Lan istripu larria gertatu da Getarian 15:45ak aldera. Igarategi industrialdean, traktore bat gidatzen ari zen langile bati ibilgailua irauli zaio eta hil egin da istripuak eragindako zaurien ondorioz. Urola Kostako HITZAk jakitera eman duenez, gizon aizarnazabaldarra da Getarian zendutakoa. Ertzaintzak azalduaren arabera, larrialdi zerbitzuek tokian bertan artatu dute gizona, baina oso larri zaurituta zegoen eta ezin izan zuten gehiago egin. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide