Mundu biraren inguruko horma irudia jarri dute Getarian

Gorka Eizagirre, Mireia Galarza eta Onintza Lete 2021eko uztailaren 3a

Berdura plazan dago kokatuta, eta bertan, Getariako Udalak mundu birako biktimei aitortza egiteaz gain, etorkizunean eraiki nahi duten mundua irudikatu nahi izan du. Ostegunean zabaldu zuten plaza, hainbat astez lanak egiten aritu ondoren.

Elkanoren lehen mundu bira dela eta, Getariako Udalak herriko Berdura plaza itxuraldatu du. Azken asteetan egin dituzte lanak, eta ostegunean egin zute irekiera ekitaldia. 

Bi zatitan banatu dute horma irudia, bata aitortza moduan eta bestea etorkizunean eraiki nahi duten mundua irudikatzeko. Bideoan, Haritz Alberdi Getariako alkateak muralak kontatzen dituen ideiak azaldu ditu. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide