Datorren astean hasiko dira lehiak, eta urtero bezala, Salbatore jaietan izango dira finalak, aurten abuztuaren 6an. Ohi baino motzagoak izango dira txapelketak, beraz, pandemia dela eta. Xabier Etxaniz pilota elkarteko kideak eta Ekaitz Esteban Kirol zinegotziak eman dituzte azalpenak.