Getariako Udalak arkitekto bat behar du lantaldean, eta lanpostu berria esleitzeko oposaketa lehiaketa jarri du martxan. Bete beharreko eskakizun nagusiak dira Arkitekturan lizentziatua izatea edo arkitekto bezala lan egiteko gaitzen duen titulazioa edukitzea, eta 4. hizkuntza eskakizuna edukitzea. Lanaldi osoa eskaintzen du udalak.
Lanpostuko egitekoak une bakoitzean ezartzen direnak izango dira, baina besteak beste, hirigintza aholkularitzaz arduratuko da eta bulego teknikoko arduraduna eta burua izango da. Bere gain hartuko du berezko dituen lanen eta bulego teknikoari atxikita egon daitezkeen langileen beharren antolaketa.
Deialdia gaur argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta lehiaketan parte hartu nahi dutenek 20 laneguneko epean aurkeztu beharko dute –dagokion iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera– behar bezala betetako eskabidea, dokumentazioarekin batera, udaletxean.
PDF honetan daude argibide guztiak, baita izangaiek ikasi beharreko gaitegiaren zerrenda ere.