Harraldea eta arrantza mundua islatu ditu Getarian Udane Juaristi artistak udalaren enkarguz

Mireia Galarza 2021eko ekainaren 16a

Getariko portuko lonjen horma batek itxura berria hartu du. Zehazki, arranplaren parean dagoen hormak, garai bateko harraldearen horma zati zaharraren gainaldekoak. Tamaina handiko hiru horma irudi egin ditu bertan artista azkoitiarrak, hiru argazki zahar oinarri hartuta: garai bateko harraldea; arrantzaleak otarrekin; eta saregileak. Artelana amaitu berritan, Haritz Alberdi alkateak eta Juaristik berak eman dizkiote azalpenak hedabide honi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide