Getariako Turismo Bulegoak bisita gidatuak antolatu ditu ekainerako

Aiora Larrañaga 2021eko ekainaren 13a

Izurritearen aurkako protokoloa dela eta, taldeen aforoa mugatua izango da, beraz, aldez aurretik izena eman beharko da bisita gidatuetan parte hartzeko.

Getariako Turismo Bulegoak bisita gidatuak antolatu ditu ekainerako. Horietan parte hartzen dute bisitariek herriko txoko desberdinak ezagutzeko aukera izango dute. Izurritearen aurkako protokoloa dela eta, taldeen aforoa mugatua izango da, beraz, aldez aurretik izena eman beharko da Getariako Turismo Bulegoan, 943-14 09 57 telefono zenbakira deituta edo honako e-postara idatzita: infoturismo@getaria.eus

Bisita gidatu antzeztua, ekainak 19an

11:00etan euskaraz izango da eta 12:00etan gaztelaniaz. Helduek 4 euro ordaindu behar dituzte eta 12 urte baino gutxiago dituzte haurrek 2 euro.

'Lehen mundu bira' bisita gidatua, ekainak 17, 22, 24, 29an

Goizeko 12etan eta arratsaldeko 17:00etan egingo dute, eta hizkuntza taldearen arabera erabakiko dute. Helduek 4 euro ordaindu behar dituzte eta 12 urte baino gutxiago dituzte haurrek 2 euro.

Xabier Alberdiren eskutik,  'Lehen mundu bira' bisita gidatua, ekainak 30ean

Xabier Alberdi historialariak gidatuko du bisita eta 18:00etan hasiko da. Oraingo honetan ere, hizkuntza taldearen arabera erabakiko dute. Helduek 4 euro ordaindu behar dituzte eta 12 urte baino gutxiago dituzte haurrek 2 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide