Andoni Galarragaren omenez egingo dituzte Getarian traineru estropadak

Iñigo Gaiton 2021eko ekainaren 11

ETE eta KAE 1 ligetako bigarren jardunaldia jokatuko da Getarian ekainaren 20an.

Getariako Arraun Elkarteak aste honetan plazaratutako bideoarekin jakitera eman duenez, Andoni Galarragaren omenez egingo dira aurten Getarian traineru estropadak. Ekainaren 20an jokatuko dituzte, 11:20etatik aurrera, ETE eta KAE 1 ligetako estropalariek. Zehazki, liga horietako bigarren jardunaldia izango da Getarian jokatuko dena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide