Euskal Astearen baitan, Laburbira zirkuituko film laburren emanaldia izango da ostegun honetan Iturzaeta aretoan, 19:00etan hasita. Gonbidapenak bihar, asteartearekin, jarriko dira eskuragarri turismo bulegoan 09:00etatik 13:00etara eta 16:15etatik 18:15etara bitartean. Hauek dira proiektatuko diren lanak:
ATERPEAN ATERI, Ruben Crespo.
NIGANDIK, Imanol G. Gurrutxaga.
GAME OVER, Ilune Díaz Pollacino.
ILUNABARREAN ESAN, Xabier Vallina.
BABARRUN TXAPELKETA, Andoni Mtz de Madina eta Julen de la Serna.
DATSEGIT, Aitor Arruti.
NIRE EGUNEROKO MAITEA, Eñaut Castagnet, Manex Fuchs, Ximun Fuchs.
AGUR, Iñigo Acha Gómez.