Getarian bihar eskuratu ahal izango dira 'Errimak bi oinetan' ikuskizunerako sarrerak

Dorleta Agiriano Lai 2021eko maiatzaren 24a

Haatik Dantza Konpainiak igande honetan, hilaren 30ean, taularatuko du 'Errimak bi oinetan' Getarian. Iturzaetako aretoan izango da emanaldia, 19:00etan.

Haatikeko kideen esanetan, "dantza eta bertsoa gurutzatzen diren lekuan hasi zen sormen honen bidaia". "Konpainiak sormenezko lurralde berriak esploratzen jarraitzen du eta oraingoan bertsolaritzaren soinua mugimendu garaikide bihurtzen du", diote. Getariako Euskal Astearen barruan, Errimak bi oinetan ikuskizunaren emanaldi bat izango da Iturzaeta aretoan. Igande honetarako, maiatzaren 30erako, jarri dute hitzordua: Iturzaetako aretoan ariko da dantza konpainia, 19:00etan hasita.

Udalak azaldu duenez, mugatua izango da aforoa, eta 5 euroan erosi ahal izango dira sarrerak Getariako Turismo Bulegoan. Dena den, getariarrek izango dute lehentasuna, bihar, asteartean, txartelak erosteko aukera izango baitute jada. Egun bat beranduago, asteazkenean, publiko guztiarentzat jarriko dituzte eskuragarri sarrerak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide