Gaur arratsaldean banatu dira Getariako 20. Literatura Lehiaketako sariak, Iturzaeta eskolaren areto nagusian. Aurtengo edizioan, 101 lan aurkeztu dituzte parte hartzaileek; horien artean gehienak eskola-umeek egindakoak izan dira. 18:30ean ekin diote publikoarekin egin den ekitaldiari, eta Erun Ortiz Getariako Udaleko kultur teknikariaren aurkezpenaren ondoren, sarituak banan bana-banan pasatu dira oholtzatik, epaimahai-kideen eskutik sariak jasotzera.
Hauek izan dira sarituak:
LH 3. mailako ipuina
- Lan saritua: Amets Olaskoaga Larrañagaren Etxeko misterioak.
- Aipamen bereziak: Oihan Agirrezabalaga Iturberen Oihaneko animaliak eta Laida Azkue Garateren Pinpiriñe lorea.
LH 4. mailako ipuina
- Lan saritua: Lur Elorrieta Alberdiren Elefante bat ilargian.
- Aipamen bereziak: Noa Caballero Escudero Lau plastiko aldatzailea eta Intza Subijana Elolaren Bidai polit bat Australiara.
LH 5. mailako ipuina
- Lan saritua: Julene Basurto Olaizolaren Txerri bertsolaria.
- Aipamen berezia: Izar Urdangarin Agirreren Olatu handienaren bila.
LH 5. mailako olerki/bertsoa:
- Lan saritua: Aicha Syren "daberria.
LH 6. mailako ipuina
- Lan saritua: Irati Vicente Ezenarroren Liburu magikoa.
- Aipamen bereziak: Kaiet Albizu Aizpuruaren Hegan egiteko modurik hoberena eta Jurgi Balenciaga Alkortaren Arrantzaleen abentura.
12-14 urteko ipuina
- Lan saritua: Nerea Iribar Arregiren Itsasontzi galdua.
14-16 urteko bertsoa:
- Lan saritua: Amets Aizpurua Mancisidorren E(ra)baki.
Helduak, ipuina:
- Lan saritua: Ane Azkue Etxeberriaren Jakituna eta kuriosa.