Jende asko bildu da eguedian Getarian atzo hildako langilearen familiari babesa adierazteko. Indauxeko Enpresa Batzordeak elkarretaratzea deitu zuen gaur hamabietarako, eta erantzun zabala izan du. Udaletxe aurrean enpresako langileak, zuzendaritzako kideak eta herritarrak elkartu dira hamabietan, eta kale agerraldi isila egin dute. Amaieran, txalo zaparrada handiarekin gogoratu dute zendutako langilea.
Langileen batzordeak argitara emandako oharrean azaldu duenez, “asteburuan izandako zoritxarreko lan-istripuak eragindako zaurien ondorioz” hil zen atzo langilea. “Elkartasun eta babes zintzoena” adierazi diete senitartekoei, lagunei eta lankideei.