Asteartean bildu zen epaimahaia Getariako 20. Literatura Lehiaketako irabazleak aukeratzeko. Aurten, guztira, 101 idazlan aurkeztu dira sariketara: 94 ipuin eta zazpi bertso-olerki. Guztiak aztertu ondoren, maila bakoitzeko lan sarituak ebatzi zituzten. Gainera, gaur egitekoa zuten hasiera batean sari banaketa ekitaldia, Liburuaren Nazioarteko Egunean, baina egun bizi dugun egoerak hala baldintzatuta, atzeratzea erabaki dute
Epaimahaiari dagokionez, ondorengo kideek osatu dute aurtengo edizioa: Nagore Etxabe Iturzaeta Herri Eskolako zuzendariak, Iure Eizagirre Artzape Euskara Elkarteko lehendakariak, Andoni Olaetxea Getariako Udal Liburutegiko liburuzainak, eta Itziar Larrañaga Getariako Udaleko Kultura eta Euskara batzordeburuak. Idazkari lanetan, berriz, Erun Ortiz Getariako Udaleko kultur teknikaria aritu da.
SARITUAK:
LH 3. mailako ipuina
- Lan saritua: Amets Olaskoaga Larrañagaren Etxeko misterioak.
- Aipamen bereziak: Oihan Agirrezabalaga Iturberen Oihaneko animaliak eta Laida Azkue Garateren Pinpiriñe lorea.
LH 4. mailako ipuina
- Lan saritua: Lur Elorrieta Alberdiren Elefante bat ilargian.
- Aipamen bereziak: Noa Caballero Escudero Lau plastiko aldatzailea eta Intza Subijana Elolaren Bidai polit bat Australiara.
LH 5. mailako ipuina
- Lan saritua: Julene Basurto Olaizolaren Txerri bertsolaria.
- Aipamen berezia: Izar Urdangarin Agirreren Olatu handienaren bila.
LH 5. mailako olerki/bertsoa:
- Lan saritua: Aicha Syren "daberria.
LH 6. mailako ipuina
- Lan saritua: Irati Vicente Ezenarroren Liburu magikoa.
- Aipamen bereziak: Kaiet Albizu Aizpuruaren Hegan egiteko modurik hoberena eta Jurgi Balenciaga Alkortaren Arrantzaleen abentura.
12-14 urteko ipuina
- Lan saritua: Nerea Iribar Arregiren Itsasontzi galdua.
14-16 urteko bertsoa:
- Lan saritua: Amets Aizpurua Mancisidorren E(ra)baki.
Helduak, ipuina:
- Lan saritua: Ane Azkue Etxeberriaren Jakituna eta kuriosa.