Getariako San Prudentzio auzoan festa giroa izan ohi da egunotan. Aurten jaia egiteko aukera gutxi badago ere, auzoan azoka egitekoak ziren datorren igandean, baina "egoerak hala behartuta", atzeratu egin dute Ekoizle Txiki eta Jasangarrien Sanpruentzako I. Azoka. Antolatzaileek azaldu dute eremu gorrian dagoela Getaria, eta inguruko herriak ere egoera berdinean daudela, beraz, iganderako prestatutako azoka "beranduago" ospatzea erabaki dute. Bertaratzekoak ziren hamazazpi ekoizleek erabakia "zentzuzkoa" dela uste dute.
Azoka atzeratu egin badute ere, larunbaterako antolatu duten bertso saioa mantendu egingo dute. Auzoko ermitako edukiera %50ekoa izango da, eta bertaratu nahi duenak Harritarten eman beharko du izena. XimaurFest Bertso Saioan Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña ariko dira kantari, 18:00etatik aurrera.